- https://www.aretxabaleta.eus/eu/arkupe/agenda/otala-zelai-eguna-1
- OTALA ZELAI EGUNA
- 2025-05-18T10:00:00+02:00
- 2025-05-18T21:00:00+02:00
OTALA ZELAI EGUNA
EGITARAUA:
10:00 HAURRENTZAKO LASTERKETAK.
Kategoriak: Benjaminak (500 m), alebinak (1.000 m) eta infantilak (1.500 m). Lasterketak mutilak eta neskak elkarrekin egingo dira, ikasturteka; LH3, LH4, LH5, LH6 ETA DBH 1+2. Izen emateak ikastetxeetan (LEKeko koordinatzaileen bitartez)
11:00 Joseba “Mardo”ren oroimenezko 45. Otala Zelai kros herrikoia.
Otala Zelaitik irten eta Urkulu urtegiari itzulia (8.400 m.). Kategoriak: mutilak banaka, neskak banaka eta bikote mistoak. Izena ematea www.herrikrossa.eus webgunean eta Ibarra kiroldegian (8,00 €) edo irteera lekuan bertan (15,00 €).
12:15 Otala-Zelai krosaren sari banaketa.
12:30 Aretxabaletako Leizarra musika eta dantza eskolako trikitilarien emanaldia.
12:45 Herri kirol jokuak (arto jasoketa, lokotx biltzea, harria-jasotzea ,lasto jaurtiketa…)
13:30 Sagardo festa, Garixe eta Lanberri trikitilariek girotuta.
14:30 Herri bazkaria. Antolatzaileek mahaiak eta aulkiak jarriko dituzte, eta bazkaria norberak eraman beharko du.
16:00 Euskal disko festa MIKELTXI DJarekin.
18:00 Dantza saioa Leizarra musika eskolako dantza taldearen eskutik.
19:00 Euskal disko festa MIKELTXI DJarekin.
- Zer
- JAIAK
- Noiz
- 2025/05/18 10:00 - 21:00"
- Hitzordua egutegira gehitu
-
iCal