www.aretxabaleta.eus

Oier Araolaza: "Halloween, Olentzero, karnabalak... noruntz doaz gure neguko festak?"

 

Halloween ala Gaztañerre? Olentzero ala Santa Klaus? Disfrazatu ala koko-jantzi? Neguko festen iragana, oraina eta etorkizunaz gogoeta egiteko gonbidapena da honakoa.

Gure kultura eta ospakizunak egunetik egunera aldatzen ari dira, eta aldaketa horien norabidean gutako bakoitzak badugu zeresana. Zer motatako festak izan diren, zein aldaketa izan diren azken urteotan eta aurrera begira zein festa mota bultzatu nahi ditugun aztertzeko ahalegina izango da hitzaldia.

Hizlaria: Oier Araolaza

  • Mikel Laboa Katedra – Euskal Herriko Unibertsitatea
  • Dantzan.com elkartea

Noiz: Abenduak 12, martizena / 18:30

Non: Zaraia aretoa (Arkupe)

Zer
HITZALDIA
Noiz
2017/12/12 18:30 - 19:30"
Non
Zaraia aretoa
Hitzordua egutegira gehitu
iCal