www.aretxabaleta.eus

Nomofobikoak: "Sarean kateatuak"

 

Nomofobikak

Sinopsia:

Olatz Beobide, Belén Cruz eta Amaia Lizarralde osatzen dute Nomofobikak antzerkia.

"Sarean Kateatuak" 2016ko Donostiako Poltsiko antzerki sorkuntzako lehen saria jaso zuen.

Nomofobia aitzakiatzat hartuta. Hiru emakumek ikusleekin batera terapia bati egingo diote aurre.

Hasteko elkarrekin test bat egiten dute menpekotasuna zenbatekoa den neurtzeko. Ondoren gizartean hain hedatuta dagoen gaiz hau, kasu ezberdin ugaritan ikusteko parada izango dugu: ofizio ezberdinetako langileek, umeek, nerabeek, adineko emakumeek, batzuetan sketch tankeran eta bestetan bakarrizketa gisa, euren bizipenak aurkeztuko dizkigute, beti ere umorea lagun, burua astintzeko asmotan.

Nomofobia: Agian eritasunak jota zaude eta oraindik ez dakizu. Sakeleko edo mugikorrenganako menpekotasuna, askorentzat XXI. mendeko gaixotasuna da. Adituek diotenez, biztanleriaren parte handi bati eragiten dion gaitz bezala diagnostikatu daiteke egun; hori bai kaltetuak ez dira gaitzaren garrantziaz ohartu ere egiten.

FITXA ARTISTIKOA:

• Aktoreak: Olatz Beobide, Belén Cruz, Amaia Lizarralde.
• Bertsoak: Alazne Untxalo
• Kolaboratzaileak: Manu Gaigne, Anartz Zuazua, Pascal Gaigne, Beatriz ileapaindegia.
• Kanpo begirada: Agurtzane Intxaurraga
• Diseinu grafikoa: Iurre Aranburu
• Ideia originala eta gidoia: Olatz Beobide, Belén Cruz, Amaia Lizarralde.

Eguna:

  • Urriak 12, zapatua: 19:00

Non: Zaraia aretoan

Hizkuntza: Euskaraz

Sarrera: 4 €

Zer
ANTZERKIAREN HILABETEA
Noiz
2019/10/12 19:00 - 20:00"
Non
Zaraia aretoa
Hitzordua egutegira gehitu
iCal