www.aretxabaleta.eus

Marc Badal: "Aretxabaletako tomatea"

 

"Bioaniztasuna, lurraldea eta jakintza partekatua" liburuaren aurkezpena.

Azken urteotan, Aretxabaletako tomatea barietate biziki ezagun eta estimatua bilakatu da. Haren ospeak aise gainditu ditu izena ematen dioten herriaren mugak, baina oso gutxi dakigu bere historiari buruz. Zein da bere jatorria? Nola irabazi du halako onarpen zabala?

Norbere baratzean lantzen dutenak, edo etxeko mahaira ateratzen dutenak asko izanik ere, Aretxabaletako tomatearen historian badira erabakigarriak izan diren zenbait izan propio. Haiei esker goza dezakegu gaur, neurri handi batean, haren fruituen dasta eztiaz.

Lankidetasunetik eta partekatutako jakintzatik eraikitako kontakizun honek erakusten digu nola bioaniztasun landuaren berreskuratzeak bide eman diezaieketen lurraldearekin eta herri memoria nekazariarekin loturak berreskuratzen lagun gaitzaketen prozesu sozialei.

Eguna:

  • Maiatzak 10, eguena: 18:30

Non: Zaraia aretoa

 

Zer
HITZALDIA
Noiz
2018/05/10 18:30 - 19:30"
Non
Zaraia aretoa
Hitzordua egutegira gehitu
iCal