- https://www.aretxabaleta.eus/eu/arkupe/agenda/maite-arrese-yogipuinak
- Maite Arrese: " Yogipuinak"
- 2018-01-20T11:30:00+01:00
- 2018-01-20T12:30:00+01:00
Maite Arrese: " Yogipuinak"
Yoga hitzak “batasuna” esan nahi du.
Yogak eta ipuinek bat egiten dute, 5 eta 10 urte arteko haurrei zuzendutako saio honetan.
Ipuinen bitartez yogako "asana" (jarrera) desberdinak egingo ditugu: arnasketa gogoan hartuz, emozio desberdinei erreparatuz, eta nola ez, muskuluak eta artikulazioak landuz.
Saioaren amaieran, atseden garaia: erlaxazioa egingo da gorputza tenkatuz eta lasaituz, haurra guztiz lasaitzeko. Eta irudi lasaigarrien bitartez, umeari kezkei aurre egiten lagunduko diogu.
Gorputza, emozioak eta adimena landuko ditugu ipuinen irudimenaz baliatuz.
Yoga + ipuinak = Yogipuinak
Zure barrenera eroango zaituzten ipuinak.
Eguna:
- Urtarrilak 20, zapatua: 11:30
Non: Haur liburutegia - Arkupe
- Zer
- IPUIN KONTALARIA
- Noiz
- 2018/01/20 11:30 - 12:30"
- Non
- Liburutegiko txiki-txokoan
- Hitzordua egutegira gehitu
- iCal