www.aretxabaleta.eus

MAIDER URRETABIZKAIA MUXIKA (Lazkao, 1971)

Pintura erakusketa

Arte Ederretan lizentziatu zenetik (Bilbo, 1996), eta zeramikarekiko interesak bultzatuta, gai horri buruzko ikastaro ugari egin ditu 1997tik 2005era arte: Gasteizko Arte eta Lanbide Eskolan, Ampurdako (Girona) L 'Abisbal Zeramika Eskolan, Villadelmulen(Girona), Beasaingo Kutura Etxean, Donostiako "El Taller"-en Tiffany teknika eta Debako Arte Eskolan.

1998 eta 2004 bitartean, Marrazketa Teknikoko irakasle aritu da Euskal Autonomia Erkidegoko hainbat ikastetxetan. 1998tik aurrera, marrazketa- eta sormen-tailerretako irakasle gisa, bai irakaskuntza arautuan, bai eskolaz kanpokoetan.

2008 eta 2015 artean bere denda-tailer propioa izan zuen Lazkaon, non bere lanak sortu eta saltzen zituen eta arte irakaskuntzak ematen zituen.

Mural ugari egin ditu, sagardotegi eta jatetxeetako zenbait hormatan ez ezik, aire libreko zenbait tokitan ere: Lazkaoko Maizpide euskaltegiko patioan, Mutiloako frontoian, Atekako (Zaragoza) landetxe bateko kanpoko patioan eta abar; baita Goierri aldeko etxe partikularretako patioetan eta barruko espazioetan ere.

SARIAK ERAKUSKETAK
Beasaingo Aterpe tabernan pintura-eskultura lehiaketan 2. saria. 1998 Amara hotela (Donostia)
Beasaingo Aterpe tabernan pintura-eskultura lehiaketan 2. saria. 1999 Aterpe taberna (Beasain)
Beasaingo Aterpe tabernan pintura-eskultura lehiaketan 1. saria. 2000 Usurbe erakusketa aretoa (Beasain)
Ordiziako Barrena Kultur Etxean Goiart sariketan 2. saria. 2000 Udaletxea (Lazkao)
Ordiziako Barrenan Goierriko 1. saria. 2006 Barrena Kultur Etxea (Ordizia)
Ordiziako Barrenan Goierriko 1. saria. 2014 El Taller (Donostia)
  Mikelazulo (Errenteria)
  Zeria jatetxea (Hondarribia)
  Leidor (Tolosa)
  Igartza jauregia (Beasain)
  Muñoz taberna (Ordizia)

Bere estilo pertsonala espresionismo abstraktuaren barruan kokatzen da. Puntu figuratiboa duten koadro abstraktuak dira. Bertan erliebeek presentzia handia dute, koadro bakoitza une bakoitzean eskura dituen materialekin osatzen baitu.

Teknika mistoekin egindako koadroak dira: olioak, akrilikoak, argizariak... collageak ere egiten ditu.

  • Ordutegia:
    Astelehenetik ostiralera: 11:00 - 13:00 / 18:00 - 20:00.
    Larunbatak: 11:00 - 13:00

Zer
Erakusketa
Noiz
2023/04/03 11:00 - 2023/04/29 20:00
Non
Arkupe Kultur Etxeko erakusketa gela
Hitzordua egutegira gehitu
iCal