www.aretxabaleta.eus

BIDEAN: Ezkutukotik ikusgaitasunera

ALDARTE, lkerketa eta Dokumentazio Zentroak osatu duen "BIDEAN: ezkutukotik ikusgaitasunera" erakusketak Lesbiana Feministen Kolektiboek eta Mugimendu Feministak 1997az geroztik burutu duten lan politiko eta sozialaren alde bat jasotzen du, kartela, aldizkaria eta dokumentuen bidez.

Erakusketak kronologikoki antolatutako 18 horma-irudi biltzen ditu, eta horien bitartez ibilbidea proposatzen da lesbianen helburu eta errebindikazio nagusietatik.

Hasiera-hasieratik, ibiltaria izateko asmoarekin prestatu da erakusketa eta, beraz, hala nahi duten elkarte guztiek erabili ahal izango dute. Horrez gain, ALDARTEk aukera eskaintzen du irudietan ikus daitekeenari buruzko hitzaldia emateko inaugurazioan, edo erakusketaren historia azaltzen duen beste formatu batean.

  • Ekainaren 3tik uztailaren 1era
  • Astelehenetik egubakoitzera: 11:00-13:00 / 18:000-20:00
  • Ekainaren 8an eta 15ean, zapatuak: 11:00-13:00

BISITA GIDATUA: uztailaren1ean, astelehena - 18:00etan

Zer
ERAKUSKETA
Noiz
2024/06/03 11:00 - 2024/07/01 20:00
Non
Arkupeko Erakusketa aretoa
Hitzordua egutegira gehitu
iCal