www.aretxabaleta.eus

Lesagibel eskultorea: "N-Estetika"

 

Fernando Lesagibel Irunen jaio zen, 1954. urtean.

Lanetarako behar duen egurra baserriko lan ezberdinetatik ateratzen duen baserritarra da. Beraz, inguruko zuhaitzetatik bizi da; mozketa, lehorketa eta ondorengo lana, baserrian bertan egiten duelarik.

Autodidakta. Koilara-egile bezala hasi, bost urtetan zehar herri ezberdinetako azoketan partehartuz. Geroxeago, hogeita hamar urtez euskal artisautzan lan egin du (argizaiolak, atabakak, kutxak…). Artisau lan hauek, ikerkuntza errealista etaparekin konbinatu zituen, imajinagintza tailak eginez. Harriari keinu batzuk ere egin dizkio, armarriak landuz, tresna bakarrak zizela eta mailua zirelarik. Harzuri eta igeltso kristalekin egindako lanak ere baditu.

Momentu honetatik aurrera  aurkezten dituen lanak, kasu batzuetan, argia eta, beste batzuetan, hutsunea bilatzen duten ibilbide txikien sorta dira. Abstraktuan murgilduta dagoen egitura edo estruktura mundu bat.

Oholaren ikertzaile-tailagile izatetik, euskal artisautzaren ezaugarri nagusiena (taila horizontala) plano bakarrean, non trintxak, gubiak, eskoploak, xerrak…  dira erabilitako oinarrizko lanabesak, orain, motozerra erabiltzera pasatu da. Harriekin egindako lanetan, zizelak eta rotaflexa erabitzen ditu.

Egurrezko estrukturak egiten ditu, komunikatzeko edo espresatzeko duen behar horretan izate estetikoa funtsezkoa delarik. Egurrean, forman eta batzuetan kolorean, oinarritutako estetika hain zuzen ere.

 

Egunak: Martxoaren 6tik 30ra

Ordutegia: 11:00 - 13:00 / 18:00 - 20:00

Larunbatetan: 11:00 - 13:00

(igande eta jai egunetan itxita)

Zer
ERAKUSKETA
Noiz
2019/03/06 11:00 - 2019/03/30 13:00
Non
Arkupe kultur etxea
Hitzordua egutegira gehitu
iCal