www.aretxabaleta.eus

LEIZARRA MUSIKA ESKOLAKO BANDA

7x7 Kultura Kalean programaren barruan; musika emanaldia.

Leizarra Musika Eskolako Banda 2009an sortu zen. Lehen musikariak 10 eta 14 urte bitartekoak ziren, eta, beraz, banda txikia zela esaten zen. Urteak joan ahala, ikasleak hazi egin ziren, eta beste talde handiago bat osatzeko beharra ikusi zen. Beraz, herriko musikariekin harremanetan jarri ziren eta Leizarra Musika Eskolako banda sortu zen, banda txikia ere mantenduz.

Taldearen lehen kontzertua '7x7 – Kultura kalean' kultur ekimenean izan zen, 2012an. Hortik aurrera urtero parte hartu dute jarduera honetan eta Aretxabaletan ere beste kontzertu batzuk eman ditu. Bilboko, Errenteriako eta Dulantziko jaialdietan jo du. 2016an, E-musik jaialdian parte hartu zuen, Caudete, Letonia, Alemania eta Suitzako talde eta orkestrekin batera.

Pandemia denboran, musikariek lan egin zuten eta bideo muntaiak egin zituzten herritarrei emanaldi bat eskaintzeko. Egindako lana grabatu eta musika eskolako sare sozialetara igo zen.

Bandak 25 kide ditu une honetan, eta Jon Lopez da zuzendaria. Kontzertu guztietan jotzen dute euskal musikagile edo musikari baten lanen bat.

OHARRA: Eguraldi txarra eginez gero, Iturrigorri frontoian egingo da.

Eguna:

  • Ekainak 17, egubakoitza 19:00etan

Lekua:

  • Santa Rita lorategia
Zer
7x7 Kultura kalean
Noiz
2022/06/17 19:00 - 20:00"
Non
Santa Rita lorategia
Hitzordua egutegira gehitu
iCal