www.aretxabaleta.eus

Las niñas del Mago

 

Las niñas del mago, Espainiako emakumezko mago-bikote bakarra, 2005. urtearen hasieran hasi ziren magiaren munduan, baina 2007ra arte ez ziren profesionalak izan eta orduz geroztik ez dute lana utzi.

Zuzeneko mago profesional bat, Mag Lari, ikusi eta gero zaletu ziren magia munduan, eta bera izan zen lehen magia saioa egiteko ideia eman ziena. Orduz geroztik, ahizpa bikote honek esparru magiko eta artistikoko zenbait profesionalen aholkua jaso dute. Horren eraginez, arte eszeniko ezberdinak sartu dituzte euren magian estilo freskoa eta ausarta lortuz. Orain arte 5 ikuskizun sortu eta ekoitzi dituzte, eta mundu magikoko eta zirkuko munduko izen handiko artistekin partekatu dute eszenatokia.

Carmen eta Bego Cabeza dira ahizpa hauek. Bartzelonako Ilusionismo Elkarteko (SEI) eta Madrileko Ilusionisten Klubeko kide dira. Bere magiarekin Espainia eta Portugalen zeharkatu dute, eta puntualki Italiara eta Argentinara ere bidaiatu dute. Hainbat sari lortu dituzte, besteak beste, honako hauek:

- MagicValongo nazioarteko saria, Portugal 2014

- Montgai Màgic-eko ikuskizun onenari publikoaren saria 2010

Eguna:

  • Irailak 5, eguena: 19:00

Non: Zaraia aretoan

Hizkuntza: Gazteleraz

Sarrera: 3 €

Norentzat: Guztientzat

Zer
MAGIA ASTEA
Noiz
2019/09/05 19:00 - 20:00"
Non
Zaraia aretoa
Hitzordua egutegira gehitu
iCal