- https://www.aretxabaleta.eus/eu/arkupe/agenda/kilimak-euskal-herriko-runba
- KILIMAK - Burunba, Euskal Herriko runba
- 2022-07-03T19:30:00+02:00
- 2022-07-03T20:30:00+02:00
KILIMAK - Burunba, Euskal Herriko runba
KILIMAK taldea 2018an sortu zen Hernanin (Gipuzkoa). Esan daiteke runbara kasualitatez iritsi zirela. Jai giro batean jo zuen Agus Garmendiak runba abesti bat eta "kilimak" sentitu zituen sabelean, pinpilinpauxen zirrara. Lehen ideia hori sakonduta sortuko zen lasterrera Kilimak taldea helburu trinkoarekin: runbaren doinuak erabiliz bihotzak eta buruak alaitu gorputzak dantzak jartzeko. 2020an Gaztea irratiaren "entzulearen saria" jaso zuten. Ia 100 kontzertu eman dituzte, ez da kopuru makala jakinda egoera dela medio bi urtez geldirik egon dela taldea. Boskote hasieran, baina diskoa grabatzeko unean seigarren kidea batu zitzaien, Ihintza Zozaya, Ioneren ahizpa.
Kilimak taldearen Euskal Herriko runba diskoa Hernaniko Oh Brother! estudioetan grabatu da 2021eko udan. Grabaketa, ekoizpena, nahasketa, eta masterizazioa Iñigo Egiak egin ditu. Diseinuak Ximon Agirrek eta Arantxa Vidalek egin dituzte. Laguntzaile bakarra izan dute, Iñaki Iradik "Soledad" abestiaren hitzak idatzi ditu. Kilimak taldearen estreinako lana da Euskal Herriko runba diskoa.
Sei abesti ditu, bost euskaraz eta bestea gaztelaniaz. Izenburua tautologikoa da hein handi batean, izenburuak bistan uzten duelako zer erritmo jorratzen diren diskoan. Runba eta runba, eta swing bat; hots, jaia, bozkarioa, alaitasuna eta poza. Non Kilimak, han giro atsegina.
Kontzertuetan hankak eta besoak runba estiloan astintzeko parada zoragarria eskaintzen digute, eta abesteko ere bai. Entzulea erakarri egiten dute erritmo xume eta dantzagarriekin. Euskal runbaren ziklo berri baten hasierako urratsak egin ditu Kilimak taldeak 2018tik aurrera.
Kilimak taldearen Euskal Herriko runba diskoak protagonismo musikala izateko osagai asko ditu, jendeak alaitasuna nahi duelako, Euskal Herriak alaitasuna aldarrikatu nahi duelako. Kilimaken runbak entzun eta ikusi ondoren festa dator, seguru. Kilimak taldearen runba melodiek lelo errazak dituzte, entzundakoa istantean errepikatzeko modukoak. Testu biribilek melodiei samurtuko dizkiete lanak. Runbak nahitaez izan behar du itsaskor istantean. Kilimak taldea gai izan da sei abestirekin indar paregabe hori emateko diskoari. Kilimak taldearen runbek alaitasun bortitzaren eragina izango dute entzulearengan, eta emaitza laster barreiatuko da Euskal Herrian. Beti delako garaia gorputza dantzan jartzeko, poztasunez bizitzeko, maitasunarekin gozatzeko, lagunartera zoriontasuna ekartzeko, runba euskaraz ezagutzeko.
Abestiak
1.Gatza
2.Kontakatilu
3.Errutinaren tranpa
4.Soledad
5. Gau hontan
6. Burrunba
Partaideak
Agus Garmendia: ahotsa eta guitarra
Ione Zozaya: ahotsa
Ihintza Zozaya: ahotsa
Ander Larrañaga “Larra”: perkusioa
Antxon Gutierrez: baxua
Oskitz Gorrotxategi: tronpeta
- Zer
- MUSIKA
- Noiz
- 2022/07/03 19:30 - 20:30"
- Non
- Herriko plaza
- Hitzordua egutegira gehitu
- iCal