www.aretxabaleta.eus

"Karolino eta printzesaren bahiketa"

Bihar txontxongilo taldea

SINOPSIA:

Karolinorekin ezkondu eta gero, printzesa bahitu egin dute. Orduan, Karolinok bidaia arriskutsu bati ekingo dio bere maitearen bila. Oihan bat zeharkatuko du, non Txanpiñoi Musukatzailea eta Leontzio, lehoi lotia, engainatu beharko dituen, eta Zuhaitz Zaharraren laguntzari esker, oihanetik ateratzea eta infernura joatea lortuko du, deabruaren laguntzarekin printzesa hor ezkutatu baitu Espadian gaiztoak.

Txotxongilo antzerki tradizionalaren bidean sakondu nahi izan du BIHAR taldeak lan honetan, eta horren adibide ditugu infernura egindako bidaia, eta protagonistaren zuhurtasunari esker, deabruaren kontrako borrokan lortutako garaipena.

Aipatutako baliabide horiek, estetika atseginak eta txotxongiloen erabilera bikainak ikuskizun oso interesgarri baten aurrean jarriko dute ikuslea.

Noiz: Ekainak 14, eguaztena - 19:00

Non: Santa Kurtzeko plazoleta

Iraupena: 50 min. euskaraz

Norentzat:  + 3 urte

 

Zer
7x7 KULTURA KALEAN
Noiz
2017/06/14 19:00 - 19:50"
Non
Santa Kurtzeko plazoleta
Hitzordua egutegira gehitu
iCal