www.aretxabaleta.eus

"ISPILUAK ETA LEIHOAK"

DIEGO BURGOS-en argazki erakusketa

Diego Burgos argazkilari gasteiztarrak zuri-beltzean egindako argazki eta kaleko erretratuak ekarriko dizkigu Aretxabaletako Arkupe Kultur Etxera, 2024ko otsailean.

Arabaclick lehiaketan Jardín Remoto 2022 superbekaren irabazle izan zen argazkilari honen obra guztia aztertu ondoren, honela definitu du Gustavo Bravo arte komisarioak egile gasteiztarraren unibertsoa: "Ustekabeko topaketa iheskorrak eragiten dituen esplorazio sozial bat da. Bertan, keinuek, begiradek eta instanteek halako oihu moduko bat osatzen dute, barne-bilaketa sakona erakutsiz".

Honela dio Bravok: "John Szarkowski argazkilari, arte-kritikari eta historialariak, 1962tik 1991ra New Yorkeko Arte Modernoaren Museoko argazki-zuzendari izandakoak, "Mirror and Windows" (ispiluak eta leihoak) saiakera argitaratu zuenetik 45 urte bete diren honetan, ikuspegi nahikoa dugu hausnartzeko benetan ba ote dagoen dikotomiarik kanpo-miaketa bati erantzuten dioten irudien eta autoadierazpena ahalbidetzen duten irudien artean."

Argazki-erakusketa honek, kaleko erretratu eta bodegoien bidez, Diego Burgosen sormen-unibertsoan barneratuko gaituen ibilbide bat proposatzen du, argazkien bidez, kalean hartutako irudiak ez ezik, artistaren beraren barne-mundua ere erakusten zaigularik.

Otsailaren 5etik 29ra

  • Ordutegia:
    • astelehenetik egubakoitzera: 11:00-13:00 / 18:00-20:00
    • larunbatetan: 11:00-13:00
    • domeka eta jai egunetan, itxita
Zer
ERAKUSKETA
Noiz
2024/02/05 11:00 - 2024/02/29 20:00
Non
Arkupeko Erakusketa aretoa
Hitzordua egutegira gehitu
iCal