- https://www.aretxabaleta.eus/eu/arkupe/agenda/irati-garaitonandia-marrazkiak
- Irati Garaitonandia: "Marrazkiak"
- 2021-04-08T11:00:00+02:00
- 2021-04-30T20:00:00+02:00
Irati Garaitonandia: "Marrazkiak"
Irati Garaitonandia 11 urteko neska bat da, Aramaiokoa, eta funtzio motorrari, hau da, muskuluen kontrolari, koordinazioari eta mugimenduari eragiten dion nahasmendu neurologikoa du. Alterazio horrek bizitza osoan jasan beharko duen desgaitasun bat dakarren arren, tratamendu eta maneiu egokiarekin, gizartean erabat integratutako bizitza izan dezake.
Horregatik dira hain garrantzitsuak jarduera osagarriak edo eskolaz kanpokoak, Iratiren kasuan, Musika eta Pintura; izan ere, aisialdia aprobetxatzen laguntzeaz gain, gizarte-harremanak sortzen eta sendotzen eta osasun fisikoa hobetzen laguntzen diote.
Iratik 6 urte daramatza pintura lantzen Idoia Elexpururekin. Bere lanak genero abstraktuan sar genitzake eta material ezberdinak lantzen dituen arren, bere obraren zatirik handiena paperean egiten du.
Egunak: Apirilaren 8tik 30era.
Ordutegia: 11:00 - 13:00 / 18:00 - 20:00. Larunbatetan: 11:00 - 13:00 (igande eta jai egunetan itxita).
- Zer
- ERAKUSKETA
- Noiz
- 2021/04/08 11:00 - 2021/04/30 20:00
- Non
- Arkupe kultur etxean
- Hitzordua egutegira gehitu
- iCal