www.aretxabaleta.eus

HONDARRIBIKO GORRIA

1945eko urtarrilaren 16ean, 33 urte zituela, Alcalá de Henareseko hilerrian fusilatu eta hobi komun batean lurperatu zuten Jesús Carrera Olascoaga hondarribiarra.
2018an haren gorpua bere jaioterrira ekartzea lortu zuten senideek. Ordea, nor zen Jesús Carrera? Zergatik hil zuten? Eta garrantzitsuena, zergatik egon da hirurogeita hamar urte baino gehiago bere oroimena isilarazita?
Galdera horiei zein beste hainbati erantzuna emateko ikerketaren fruitua da "Jesús Carrera: Hondarribiko Gorria" dokumentala, Jesúsen senideek beraiek zein herritarrek ezagutzen ez zuten Espainiako Alderdi Komunistako buru izandakoaren bizitza labur eta zirraragarri baten kontakizuna
Hain zuzen ere, María Carrera eta Xabi Carrera, gure protagonistaren ilobak izango dira haren osabarekin zer gertatu zen jakin eta euren zauria ixteko beharretik abiatuta, Paco Etxeberria forentseak zuzendutako exhumazio prozesuan barneratu eta euren bizipenak partekatuko dizkigutenak.

Zer
Dokumentala
Noiz
2024/11/28 19:00 - 20:00"
Non
ZARAIA ARETOA
Hitzordua egutegira gehitu
iCal