www.aretxabaleta.eus

Hizkuntza indigenak. Ama Lurra zaintzen.

Erakusketa honek euskal herritarrei bi kontu jakinaraztea du helburutzat. Batetik, kooperazio linguistikoa nola ulertzen dugun adieraztea, zein balio, zein garrantzi eta zein aukera dituen. Bestetik, isilarazitako herri indigenetara hurbiltzea, haien sentipenak eta sentiberatasunak ezagutu ditzagun.

Erakusketara hurbiltzen den bisitariak hainbat kontakizun aurkituko du bertan, bakoitza hizkuntza batean eta bakoitza mundu batera hurbiltzen gaituen irudi batez lagunduta, indigenen hitzak eta indigenen begiradak islatzen dituzten paneletan bilduta.

Munduan dauden hizkuntza gutxituen lagin bat besterik ez dute osatzen testuok. Hain zuzen, 2018 urtean Aretxabaletan Garabide Elkarteak eta HUHEZIk antolaturiko Aditu Ikastaroan parte hartu zutenak. Galzorian dauden hizkuntzak dira gehienak; bizirik irauteko zailtasun ugari dutenak eta, sarritan, gatazkaz inguratutako gizartean daudenak, baina irauteko gogo biziz daudenak.

Kolibriaren mitoa abiapuntu hartuta prestatutako liburuxkaren emaitza dira erakusgai dauden irudiak eta narrazioak. Horietako batzuk, gainera, QR kodearen bidez entzun daitezke.

 

Antolatzaileak:

  • UPV/EHUko Munduko Hizkuntza Ondarearen UNESCO Katedra
  • Garabide Elkartea

Egunak: Maiatzaren 5etik 31ra.

Ordutegia: 

  • 11:00 - 13:00 / 18:00 - 20:00.
  • Larunbatetan: 11:00 - 13:00
  • (Igande eta jai egunetan itxita).
Zer
ERAKUSKETA
Noiz
2021/05/05 11:00 - 2021/05/31 20:00
Non
Arkupe kultur etxean
Hitzordua egutegira gehitu
iCal