www.aretxabaleta.eus

HAZIA LIBURUAREN AURKEZPENA

Etxerako elikagaiak sortzeko oinarria; komunitateetan belaunaldiz belaunaldi egin den hautatze lan kontzientea, espezie bakoitzaren gustuko ezaugarriak iraunarazteko; mundu mailan jokatzen den buruaskitasuna vs desjabetzea borroka; Euskal Herriko klimaz eta kulturaz  mintzo zaigun alea; barazkiak, lekaleak, zerealak, loreak garatzen ikustearen plazera; bizitzaren zikloa osatzea eta berrabiaraztea…

Hori guztia eta gehiago ikasiko dugu praktikatik, izan ere, Miguel Arribas Kelo eta Marc Badal-en liburu honek azalpen zehatzak ematen ditu gure baratzeetako 60 espezieren haziak egiteko: nola zaindu bakoitza haziak eman ditzan; uzta nola eta noiz bildu; haziak ongi  hautatzeko jarraibideak; behar bezala kontserbatzeko nola garbitu eta gorde…

Dani Blancoren 211 argazkiek hazi ñimiñoenak ere oso handi erakusten dizkigute. Hazigile batek bere begiz sekula ikusi ez dituen moduan ezagutuko ditugu liburu honetan.

Liburu hau eskutan, erein eta partekatu itzazu etorkizunean jaso nahi duzunaren haziak.

“Hazia kontrolatzen duenak elikadura kontrolatzen du. Elikadura kontrolatzen duenak herria kontrolatzen du.” Guy Kastler Via Campesinako Europako koordinatzailea, liburu honetarako berariaz idatzi duen artikuluan.

Zer
LIBURU AURKEZPENA
Noiz
2024/11/14 18:30 - 19:30"
Non
ZARAIA ARETOA
Hitzordua egutegira gehitu
iCal