www.aretxabaleta.eus

HAURREN EGUNA

Bailarako dantzari txikien topaketa

Maiatzeko azken domekan Leizarra dantza taldeak antolatuta, haurren eguna ospatzen da Aretxabaletan. Herriko Leizarra dantza taldeaz gain, beste herrietako dantzariak etorriko dira; Oñatz (Oñati), Lore Gazteak (Arrasate), Txikitxu (Arrasate), Urrats (Soraluze), Oinarin (Antzuola). 

Honakoa izango da egitaraua:

  • 10:00                 Taldeen harrera, Iralabarrin
  • 10:15                 Kalejiran plazaraino
  • 10:30                 Hamarretakoa plazan
  • 10:30 – 11:00    Txistularien kalejira 
  • 11:00 – 12:30    Taldeen dantzak herrian zehar
  • 12:45 – 13:45    Herriko plazan ALARDEA
Zer
DANTZA
Noiz
2024/05/26 10:00 - 14:00"
Non
Herrian zehar
Hitzordua egutegira gehitu
iCal