- https://www.aretxabaleta.eus/eu/arkupe/agenda/gure-zirkua
- GURE ZIRKUA
- 2023-10-13T10:00:00+02:00
- 2023-10-28T19:00:00+02:00
- Gure Zirkua iritsi da Aretxabaletara!
GURE ZIRKUA
BADATOR ZIRKUA!
Ezerezetik altxatakoa bailitzan, GURE ZIRKUAren karpa ageri da bat-batean, gu guztiongan ikusmina piztuz. Etengabe berritzen den antzinako arteak bere mundua erakutsi nahi digu izarren azpian.
Iker Galartza; Goenkale (Etb 1), Vaya Semanita (Etb 2) edo Allí abajo (Antena 3) telebista-emanaldiengatik ezaguna, dena utzi eta zirku karpa bat erostera animatu zen, “Gure Zirkua” euskarazko lehena sortzeko. Abian jarri zenetik arrakasta handia lortu dute Euskal Herriko geografia osoan, zirkuaren berezko artea, magia eta umorea zein kalitate handiko ikuskizunak uztartuz.
Ikuskizuna publiko guztientzat da egokia eta ez da beharrezkoa euskara ulertzea. “Zirkua unibertsala da. Hasieran hizkuntzagatik etortzeko zalantzan dagoen jendea dago, baina gero konturatzen da malabaristak edo trapezistak ez dutela hitz egiten, eta pailazoak oso bisualak direla eta berdin barre egiten dutela”, azaldu du zuzendariak.
Gure Zirkua MU unibertsitatearen aurrean kokatuko da, urriaren 13tik 28ra eta hamaika emanaldi eskainiko ditu, ostiraletik igandera. Sarrerak www.gurezirkua.eus helbidearen bidez eros daitezke.
Hona hemen Gure Zirkuaren emanaldien egun-orduak Aretxabaletan:
• urriak 13, egubakoitza, 19:00
• urriak 14, zapatua, 17:00 eta 19:30
• urriak 15, domeka, 18:00
• urriak 20, egubakoitza, 19:00
• urriak 21, zapatua, 17:00 eta 19:30
• urriak 22, domeka, 18:00
• urriak 27, egubakoitza, 19:00
• urriak 28 zapatua, 17:00 eta 19:30
- Zer
- ZIRKUA
- Noiz
- 2023/10/13 10:00 - 2023/10/28 19:00
- Non
- MU unibertsitatearen aurrean
- Hitzordua egutegira gehitu
- iCal