www.aretxabaleta.eus

GOZATEGI 30 urte

Gozategi musika taldeak 30. urteurrena ospatuko du aurten, eta azaldu dutenez, gogotsu daude taldeak orain arte egin duena "behar bezala ospatzeko".

Taldeak 1992an eman zituen lehen kontzertuak, hirukote modura. Soinua eta panderoa jo eta abestu ere egiten zuten Ainhoa eta Asier Gozategi anai-arrebek, eta haiekin batera izaten zen emanaldietan Iñigo Goikoetxea baxu eta txarango jolea. Hiru urte beranduago, 1995ean, estudioko lehen lana plazaratu zuten Gozategi izenburupean. Elkar argitaletxeak eman zuen argitara lehen abesti bilduma hura, eta zigiluak azpimarra egin zion hirukotearen musikaren freskotasunari, bizitasunari eta koloreari. Berritzaileak izan ziren trikiti munduan.

Gerora ibilbide oparoa egin du Gozategik, eta urte luzez, Euskal Herriko plazak betetzen jarraitu dute. 2018an plazaratu zuten orain arte egindako azken diskoa: G puntua.

Ikus Asier ete Iñigok bidalitako mezua

Zer
KONTZERTUA
Noiz
2022/06/04 20:00 - 22:00"
Non
Herriko plaza
Hitzordua egutegira gehitu
iCal