www.aretxabaleta.eus

FUN DANTZ

Fun Dantz jaialdia Euskal Herriko dantza urbano taldeen topalekua eta lehiaketa da. Batazbeste, urtero 600 ikusle gerturatzen dira dantza taldeen koreografia eta ikuskizunetaz gozatzeko. Zazpigarren edizioa da aurtengoa. Aretxabaletakoa beraz, jaialdi bizia eta egonkortua da, Euskal Herriko jaialdirik garrantzitsuenetakoa.

Aurtengo emanaldiaren maila azpimarratzekoa da, izan ere, kategoria absolutuan (15 urtetik gorakoak) Euskal Herriko 4 dantza urbano talde onenak arituko dira: Elements (Santurtzi) , B-Breath (Iruñea), Bamboo (Donostia) eta The Factory (Bilbo). Lau talde hauek BreakOnStage jaialdia irabazi izan dute noizbait. Kategoria absolutuan 10 talde arituko dira eta Junior kategorian (15 urtetik beherakoak) beste horrenbeste, 20 talde guztira. Tartean, Debagoeinako dantzari asko biltzen dituen Candem akademiako 3 taldek ere parte hartuko dute.

Publikoak dantza urbanoen estilo ezberdinez gozatu ahal izango du, gehienez hiru minutuko iraupena izango duten koreografien bitartez. Irabazleek, dirua eramateaz gain, maiatzaren 6an Barakaldo Antzokian egingo den BreakOnStage jaialdian parte hartzeko aukera izango dute.

Aurtengo emanaldirako espreski prestatu duten koreografien maila baloratzeko, puntako hiru dantzari arituko dira epaile lanetan: Alberto Pardo, munduko breakdance eszenan jardunean dagoen dantzari garrantzisuenetakoa, Laura Bosque, Zaragozako Resistance Crew taldeko kidea eta “dancehall” estiloan aditua eta Jorge Franch dantza urbanoen estilo anitzetan espezializatua. Hiru epaileek ikuskizuna eskainiko dute Fun Dantz jaialdiaren hasieran.

  • Eguna: Martxoak 25, zapatua
  • Ordua: 18:30
  • Lekua: Ibarra Kiroldegia
  • Prezioa: 5 €

Erosi zure sarrera

Zer
DANTZA
Noiz
2023/03/25 18:30 - 19:30"
Non
Ibarra Kiroldegia
Hitzordua egutegira gehitu
iCal