www.aretxabaleta.eus

EUSKELELEA

Juan Kruz Igerabide idazlearen ipuin batean oinarrituriko ikuskizuna
  • Maika Etxekopar, kontalaria eta ahotsa
  • Lore Zeberio, ahotsa
  • Leire Berasaluze, ahotsa
  • Mixel Etxekopar, ahotsa eta txirulak
  • Ana Hernandez, biolin barrokoa
  • Daniel Garay, perkusioa
  • Pablo Martín Caminero, kontrabaxua
  • Enrike Solinís Azpiazu, euskelelea, gitarra barrokoa, ideia originala eta musika moldaketak

Baziren behin lamia batzuk,Euskal  Herriko baso zoragarri batean jostatzen zirenak, paletan jolasten. Bat-batean, Mari jainkosak pala horietako bat hartu, barrutik hustu eta lau soka jarri zizkion: bat marroia, lurrarentzat; beste bat urdina, urarentzat; hirugarrena gardena, haizearentzat; eta azkena gorria, suarentzat. Horrela sortu zuen euskelelea...

Ikuskizun hori Enrike Solinísen jatorrizko ideia batean eta musika-tresnan oinarrituta dago. Testuen egilea Juan Kruz Igerabide poeta ospetsua da, Maika Etxekopar aktore eta kantariak ahotsa jartzen diolarik. Euskal Barrokensemblek jotako doinu eder eta zaharrez gain, Irrimarra ilustratzaileak proiektaturiko irudiak ere ikusiko dira.

  • Ikuskizuna euskaraz izango da,gaztelaniaz gaintitulatuta
  • Gomendaturiko adin-tartea: 3 urtetik aurrera
  • Iraupena: 75 min.

Sarrera erosi

Zer
MUSIKA
Noiz
2023/11/18 18:00 - 19:00"
Non
ZARAIA ARETOA
Hitzordua egutegira gehitu
iCal