www.aretxabaleta.eus

Aitor Antxia: "Errotatik errotara"

ARETXABALETA EZAGUTUZ

 Datorren igandean, ekainak 4, Aretxabaletari beste begirada bat emango diogu. Aurrekoetan kaletik zehar ibili izan bagara, oraingoan errekari jarraituz ERROTATIK ERROTARA joango gara, Osinbaltzagatik Errotabarriraino, hain zuzen ere. Ibilaldi honetan, auzuneen atzealdeak eta euren ezaugarriak ezagutuko ditugu, eta horrekin batera, errekaren hainbat zatiren izen bereziak, edo San Martingo ermita eta garai batean eman zitzaion erabilera aztertuko ditugu.

Eguna: Ekainak 4, domeka - 10:30

Non: Kuartel aurrean

Iraupena: 60 min.

 

Zer
EZAGUTUZ
Noiz
2017/06/04 10:30 - 11:30"
Non
Kuartel aurrean
Hitzordua egutegira gehitu
iCal