www.aretxabaleta.eus

Erre produkzioak: "Piraten istorio bat"

Jeff-ek bere lagun Charlie arrantza egitera eramaten du portura.  Izan ere, Jeff oso trebea da arrantzan eta kainabera botatzen duen bakoitzean zerbait harrapatzen du. Charlie-k, aldiz, orduak pasatzen ditu eta bere saskiak hutsik jarraitzen du.

Baina itsasberan Charlie konturatzen da, erdi lurperatuta, kutxa bat ikusten dela. Irekitzean mapa bat eta bidai egunerokoa aurkitzen   dituzte.   Egunerokoa   irakurtzen hasi eta abentura ikaragarrian murgilduko dira, piraten istorio bat.

Itsaso   zakarraren   gorabeherak, gauaren magia eta adiskidetasunaren potereaz ohartuko dira ikusle txikienak bidai honetan. PIRATEN ISTORIO BAT keinuen bidezko ikuskizuna da, arina, dibertigarria eta familian gozatzekoa.

OHARRA: Eguraldi txarra eginez gero, Iturrigorri frontoian egingo da.

Eguna:
  • Uztailak 14, eguaztena: 19:00

Lekua:

  • Herriko Plaza

 

 

Zer
ANTZERKIA
Noiz
2021/07/14 19:00 - 20:00"
Non
Herriko Plaza
Hitzordua egutegira gehitu
iCal