www.aretxabaleta.eus

Erraiak

 

Kobazuloetatik  datorkigun  oihua.  Entzun,  sentitu  eta  kantatu  egiten  duguna.  Hitzik  gabeko  hizkuntza.  Erraietatik  ateratzen  zaiguna.  Arbasoen  oihartzuna.

Baina  noiztik  dugu  irrintzia  gure  artean?  Bizirik  jarraitzen  al  du  XXI.  mendean?  Hauek  eta  beste  hainbat  galderen  erantzuna  bilatzen  duen  ariketa  da  Erraiak  dokumentala.  Euskal  Herriko  txoko  ezberdinetan  barrena  murgilduz  irrintziaren  jatorria  eta  hedapenaren  azterketa  egin  dugu.  Ze  eragin  du  irrintziak  kostaldeko  marinelen  jardunean?  Zer  eragin  barrualdeko  bailaren  egunerokoan?

Ekain  Martinez  de  Lizarduy  irakasleak  eta  Arteman  Komunikazioak  lankidetzan  egindako  dokumental  honek  Euskal  Herri  osoan  zehar  irrintziarekin  zerikusi  zuzena  duten  pertsonen  testigantzak  jasotzen  ditu.  Nondik  dator  irrintzia?  Nola  deitzen  zaio  Nafarroako  mendietan,  Gipuzkoako  bailaretan  edota  Bizkaiko  kostaldean?  Zein  da  soinu  miresgarri  honen  arrazoi  zientifikoa?

Irrintzia  ardatz  izanda  ekoiztu  den  dokumental  bakarra  dugu  hau,  euskara  hutsean  grabatutakoa.  Euskal  kulturaren  sakontze  ariketa  paregabea.  Goza  ezazu!

Egunak:

  • Otsailak 19 eta 20: 19:00

Norentzat: guztientzat

Iraupena: 33 min.

Prezioa: 3€

Emanaldiak

  • Otsailak 19 eta 20: 19:00