www.aretxabaleta.eus

Erika Olaizola: "Panpina"

 

Antzezlan honetan gai sakonak topatuko ditu ikusleak, umorea eta performance kutsuko aktore lan fisikoaz lagunduta: noiz bilakatzen da norbera panpin eguneroko bizitzan? Zer pasatzen da panpin baten burutik? Noiz behar dugu begiratu gaitzaten, eta zergatik? Emakume oro da panpina? Besteen begiradak egiten gaitu panpin?

Edozein pertsonak du maitatua izateko beharra. Baina zertarako gaude prest hori lortzearren? Beldurrak, ingurukoen iritziarekiko dependentzia... Besteen begiradaren aurrean panpina izatea menpekotasun keinu bat da, ala askatasun adierazpen gorena? Erika Olaizola aktorearen bulkadaz sorturiko antzezlana da Panpina. Oier Guillan idazlearen kanpo begirada eta Leire Arenas artistaren zentzu espaziala baliatuz, hiruak elkartu eta sortze prozesua abiatu zuten. Bide horretan Kulturaz kooperatibak emandako laguntza izan zuten ezinbesteko bultzada.

Panpina oholtza gainean Erika Rooibos aktorearen argilunak erakutsiko dituen lana da, baina era berean, edozein pertsonak izan dezakeen onarpen beharraren ertzak modu intimo bezain probokatzailean agerian jarriko dituena.

Eguna:

  • Martxoak 3, martitzena: 19:30

Non: Zaraia aretoa

Sarrera: 4€

 

Zer
ANTZERKIA
Noiz
2020/03/03 19:30 - 20:30"
Non
Zaraia aretoa
Hitzordua egutegira gehitu
iCal