www.aretxabaleta.eus

ENEKO HARITZA: IZENAK IZANA

 

Eneko Haritza kontalariak istorioak, hizkuntza eta ahotsa ditu ardatz; hitzaren jolasaz arreta piztea, irudiak esanaz ipuinari bizia ematea, erritmoz eta doinuz kontuak kantatzea helburu.

Euskal ipuin herrikoiak kontatzen ditu, gure ondarea, kolorea eta zaporea biziberritzeko, baita munduko herri ipuinak ere.

Euskal Herriko mito, ipuin eta kondairetan oinarritutako ikuskaria.

Izaki guztiek hitz egiten zuteneko istorioak, gure mitologiako pertsonaien kondairak, gure aiton-amonei sutondoan entzundako ipuinak, gure haurrei esan beharrekoak: lamiak, Basajauna, Tarttalo, Mari…

Eneko Haritzak umeentzako ipuin-kontaketa apirilaren 29an eskainiko du, 11.30etan.

Zer
IPUIN KONTALARIA
Noiz
2017/04/29 11:30 - 12:30"
Non
Haur liburutegia
Hitzordua egutegira gehitu
iCal