- https://www.aretxabaleta.eus/eu/arkupe/agenda/elikadura-hitzaldia-batch-cooking
- ELIKADURA HITZALDIA: BATCH COOKING
- 2023-12-12T18:30:00+01:00
- 2023-12-12T19:30:00+01:00
- BATCH COOKING. Ikasi aste guztirako menu osasuntsua antolatu eta prestatzen, parebat ordutan.
ELIKADURA HITZALDIA: BATCH COOKING
Garazi Abasolo Mujika Dietista-Nutrizionista
Osasuntsu jateak, askotan, sukaldean denbora pasatzea esan nahi du, baina ez dugu beti nahi dugun denbora guztia izaten: lana, ikasketak, umeak, aisia… eta askotan, denbora izan arren nahiago dugu denbora hori beste zeregin batzuei eskaintzea, sukaldatzeari baino.
Hau al da zure egoera? Ez al duzu astean zehar sukaldatzeko denborarik izaten? Osasuntsu jatea kosta egiten zaizu? Etxera heldutakoan aurrean duzun lehenengo gauza jaten al duzu?
Solasaldi honetan elikadura osasuntsuaren inguruko hainbat irizpide landuko ditugu eta antolaketa egoki batekin, sukaldean pasatzen dugun denborari ahalik eta etekin gehien nola atera ikasiko dugu. Aste guztirako menu osasuntsua antolatu eta prestatzeko, parebat ordutan.
- Lekua: Zaraia aretoa
- Eguna: abenduak 12
- Ordua: 18:30
- Sarrera doainik izango da baina hurrengo esteka erabiliz edo arkupeko harreran hartu beharko da abenduak 1etik aurrera
- Noiz
- 2023/12/12 18:30 - 19:30"
- Non
- Zaraia aretoa
- Hitzordua egutegira gehitu
- iCal