www.aretxabaleta.eus

ELBIRA

Elbira Zipitria Irastortza (Zumaia, 1906 – Donostia, 1982) hezitzaile eta euskaltzale aitzindariari buruzko dokumentala. Gipuzkoako Foru Aldundiak sustatutako eta Baleuko ekoiztetxeak sortutako lana da Elbira, hainbat adituren eta haren gertuko kideren eskutik Zipitriaren bizitzako gertaeretan eta herriari egindako ekarpenean sakonduko duen dokumental fikzionatua.

Elbira andereñoa gertutik ezagutu zuten pertsonak eta adituak izango ditugu protagonista eta haren istorioaren narratzaile. Elbira Zipitriaren bizitzaren pasarte fikzionatuen laguntzaz, haren jatorria, konpromiso politikoa, Iparraldera ihesa, itzulera eta jarduna kontatuko digute.
Horretaz gain, Elbira Zipitriaren bizitzako hainbat pasarte fikzionatu ditu dokumentalak, haren ibilbidean jasotako argazkietan eta dokumentuetan oinarrituz. Iparraldeko egonaldia, Urgull mendira egiten zituen irteerak edota On Jose Miguel Barandiaranekin izan zuen harreman estua dira horietako batzuk. Teresa López de Munainek emango dio bizia andereñoari. Oihana Maritorena, Egoitz Lasa eta Teresa Calo ere agertzen dira, besteak beste.

Iban Gonzalezek zuzendutako dokumentalak Aldundiaren bultzada eta babesa izan badu ere, proiektua hezurmamitzen lagundu dute EiTBk, Eusko Jaurlaritzak, Bizkaiko Foru Aldundiak, Emakundek, BBK fundazioak eta Bermeo eta Donostiako udalek.

  • Eguna: Martxoak 30, eguena
  • Ordua: 19:00
  • Lekua: Zaraia aretoa

Ikusi teaserra

Zer
DOKUMENTALA
Noiz
2023/03/30 19:00 - 20:00"
Non
Zaraia aretoa
Hitzordua egutegira gehitu
iCal