www.aretxabaleta.eus

DOKE ANTZERKI TALDEA - Hemen ez du inork ordaintzen

DOKE ANTZERKI TALDEAk nazioarteko obra ospetsu batera jo du oraingoan, eta Dario Fo italiarraren "Hemen ez du inork ordaintzen" (Non si paga, non si paga!) hautatu dute publikoaren aurrera azaltzeko.

Antzezlana 1974an estreinatu zuen Dario Fok eta bi etxekoandre xumek hileko amaierara iristeko dituzten arazoak aurkezten ditu. Horietako bat supermerkatu batera sartu eta ahal duen guztia eramaten du ordaindu gabe. Gero bi andreek, lapurretaz inor kontura ez dadin, plan bat asmatzen dute, gero eta nahasiagoa, senarrak ere konplize bihurtzeraino.

FITXA TEKNIKOA:
Egilea: Dario Fo
Itzulpena: Josemari Velez de Mendizabal
Zuzendaria: Vene Herrero
Antzezlariak: Maider Alcelay, Itziar Rosado, Xabi Latorre, Garbiñe Nuñez, Arantza Ezkurra, Mariasun Pagoaga, Itsaso Nuin, Asier Alonso.

  • Eguna: Urriak 8, domeka
  • Ordua: 19:00
  • Lekua:Zaraia aretoa
  • Prezioa: 5 euro

Erosi zure sarrera

Zer
ANTZERKIA
Noiz
2023/10/08 19:00 - 20:00"
Non
Zaraia aretoa
Hitzordua egutegira gehitu
iCal