www.aretxabaleta.eus

CATARSI FEMINISTA

Arkupe Kultur Etxeko ekaineko erakusketa.

Presio estetiko eta gordofobiaren aurkako erakusketa feminista da Katarsi Feminista. Gorputz ez normatibo eta disidenteen liberaziorako ekintza da.
Esther Pineda G.-k dioen bezala “Emakumeei saldu zaie ideia arrakasta ekonomiko, sozial eta afektiboa sexuala edertasunaren bitartez lortuko dutela eta beraien gorputzak eraldatzen dituzten momentuan izango direla onartuak, maitatuak eta aintzat hartuak familiarteko, lagun eta bikoteen partetik.”
Ezarritako edertasun-aginduetara egokitzen ez diren gorputzak dituzten pertsonek diskriminazioak eta presio estetikoak jasaten dituzte bizitzako esparru guztietan. Kanon horiek interes ekonomikoei erantzuten diete, publizitateak eta propagandak sustatuta, komunikabideen eta sareen bidez.

Presio estetikoa indarkeria mota bat da, gorputz feminizatuak diziplinatu eta kontrolatu nahi dituena. Kanon estetikoek genero-estereotipoak eta diskriminazioak erreproduzitzen eta iraunarazten dituzte. Era berean, gordofobia pertsona gizenek lodiak izate hutsagatik jasaten duten diskriminazioa eta indarkeria da eta balio moraleko epai batean oinarrituta dago.

Indarkeria horri erantzuteko, erakusketa hau sortu dugu, eta autoestimua eta gorputz-onarpen kolektiboa sustatu nahi ditugu, eta, horrekin batera, kritika estrukturala egin diogu gorputz guztiekiko errespetuaren erantzukizuna indibidualizatzeko nahiari.

Ordutegia:

  • astelehenetik ostiralera: 11:00-13:00 / 18:00-20:00
  • zapatuetan: 11:00-13:00
  • Domeketan eta jai egunetan, itxita
Zer
ERAKUSKETA
Noiz
2023/06/03 11:00 - 2023/06/30 20:00
Non
Erakusketa aretoa
Hitzordua egutegira gehitu
iCal