www.aretxabaleta.eus

BASOTXOKO PINTURA IKASLEEN LANAK

Erakusketa honetan Idoia Elexpururen zuzendaritzapean, Arkupen Basotxoko bazkideentzako ematen den pintura tailerreko ikasleek urtean zehar egindako pinturak daude. Obra koloretsuak eta estilo guztietakoak, mimoz eta ilusio handiz eginak. Gaiak ere askotarikoak dira (paisaiak, natura hilak, etab.), beraien mundua, irudimena, sormena eta esperimentazioa bezain askotarikoak.

Zer
ERAKUSKETA
Noiz
2024/07/03 11:00 - 2024/07/30 20:00
Non
Arkupe kultur etxea
Hitzordua egutegira gehitu
iCal