www.aretxabaleta.eus

B&C QUARTET

Gaztela-Leongo Folk taldea

Blanca Altable eta Chuchi Alcuadradok osatutako bikoteak hamabost urte baino gehiago darama oholtzetara igotzen, eta ibilbide horretan folk nazionalaren errekonozimendua lortu dute (INJUVE 2011, UER2012, AECID); penintsulako agertokiak ez ezik, Europako, Estatu Batuetako eta Afrikako hainbat lekutan ere jo dute. Taldeak folk musika ulertzeko modu berezi horretan, Gaztelan, Europan eta Amerikan errotutako sonoritateak uztartzen ditu, bikoteak osatutako melodiak batuz; sormen, argitasun eta edertasun handiko konposizioak eginez, aberririk eta mugarik gabeko folk-a sortu dute. 

Hamargarren urteurrenaren ospakizunean, nazioarteko musikari ospetsuak diren Natalie Haas (Alasdir Fraser & Natalie Haas) txelo-jolea eta Jaime Munoz (La Musgaña) multinstrumentalista izan zituzten bidaide. Esperientzia emankor horren ondorioz, B&C Quartet laukotea eratu zuten. 

Laukoteak errepertorio zabalagoa arakatzen du, eta ikerketa-lan horri esker, honako jatorri hauetako piezak entzuteko parada izango dugu: Valladolid, Segovia, Burgos eta Sanabría (Zamora). Halaber, taldeak Salamancako gaita eta danbolin gaiak, Campoo (Cantabria) inguruko doinuak eta eragin heterogeneoko konposizio propioak dakartza bere errepertorioan. 

Laukotea 2021ean sortu zen, eta harrezkero, makina bat oholtzatara igo da: Castilla Folk, “La Estufa” kontzertuak, Cangas do Morrazo Aditoriuma eta Tradicionarius Nazioarteko Jaialdia, besteak beste.

  • Non: Zaraia aretoa
  • Noiz: Abenduak 14, 19:00tan
  • Prezioa: 5€

Sarrera erosi

Noiz
2023/12/14 19:00 - 20:00"
Non
Zaraia aretoa
Hitzordua egutegira gehitu
iCal