www.aretxabaleta.eus

Artedrama: "Hozkailua"

 

Maite eta Karlos herririk herri dabiltza hozkailu zahar batekin. Hozkailuaren barruan, garagardo lata eta hestekien artean, Londonetik dakarten Jimmy lagunaren hilotza daramate. Zin egin baitzioten Jimmyri bere  jaioterrian lurperatuko zutela. Nongoa zen galdetzea ahaztu ordea.

Laurogeigarren hamarkada garai iluna izan zen, eta mugimendu handikoa. Oso ohikoak ziren mobilizazioak eta baita gazteen eta ez hain gazteen inkonformismoa ere. Urte askotan elkar ikusi barik egon ondoren, Jimmyren heriotzak batuko ditu berriro Maite eta Karlos. Eta elkarrekin ekingo dioten bidaiak euren harremanari buruzko galderak egitera eramango ditu. Garai hartan punkiak ziren, baina zer dira gaur egun? Zer bihurtu dira?

Benetako adiskidetasuna azaleratuko duen ezinezko bilaketa baten istorioa da Hozkailua.

Egunak:

  • Urriak 11, eguena: 22:00

Non: Zaraia aretoa

Norentzat: 12 urtetik gorakoentzat

Hizkuntza: Euskara

Sarrera: 4€

Zer
ANTZERKI ASTEA
Noiz
2018/10/11 22:00 - 23:00"
Non
Zaraia aretoa
Hitzordua egutegira gehitu
iCal