www.aretxabaleta.eus

Argazki erakusketa: "Emakume aurpegia duen nikaraguar erresistentzia"

 

“Entzun lagun, ezin da iraultzarik egin emakumeen parte hartze barik”. Horrela hasten da Carlos Mejia Godoy Nicaraguako artistaren abesti bat.  Hitz hauek, gaur egun herrialde honek  demokrazia, justizia eta bakearen alde daraman borrokan du oihartzuna.

2018ko apirilean hasi ziren protestak, gehien bat Gobernuak ezer gutxi egin zuelako Indio Maiz Erretserbaren sute larriaren aurrean; ondoren, pentsiodunei  %5 jeitsi zien Gizarte Segurantzaren erreforma etorri zen. Hauek izan ziren 11 urteko errepresioaz nekatuta zegoen    herri  batek bere ahotsa giza eskubideen alde altxatu izanaren arrazoiak.

Historikoki, Nicaraguako emakume taldea eta feministak borroka-esparru ezberdinetan egon dira. Urte hauetan zehar indartu egin dira. Ez dira isilik egon denbora luze honetan, kalea hartu dute. Hala ere, urtero, martxoaren 8an eta azaroaren 25ean Poliziak jipoitu egiten zituen. Herrialde honen gaurko krisian hor daude emakumeak, ozenki oihukatzen dute giza eskubideen alde eta, batez ere, “iraultza hau feminista izango da, edo ez da izango”; izan ere, ez da izango aldaketarik ez badira emakumeak bistaratzen; era honetako bazterketa eta desberdintasunarekin pakea ez da posible izango; eta askatasunik ere ez da izango beren gorputzen jabetza ukatzen bazaie.

Boterea mantentzearren herriaren kontra armak erabiltzen dituen erregimen bati ez zaizkio kritikak gustatzen. Protesten hasieratik 500etik gora izan dira erailak, 4000tik gora zaurituak, 310 egin dituzte preso eta 1303 bahituak edo desagertuak izan dira. Hala ere, emakumeek tinko diraute eta gune guztiak erabili dituzte “bizitzeko matria aske bat” lortu arte.

Argazkilariak:

  • Mauro Saravia, argazkilari independientea.
  • Esteban Félix, AP berri-agentziakoa.
  • Isabel Medel, argazkilari independientea
  • Jader Flores, La Prensa egunkaria
  • Oscar Navarrete, La Prensa egunkaria
  • Oswaldo Rivas, Reuter
  • Jorge Mejía, argazkilari independientea

 

Egunak: Apirilaren 8tik 29ra

Ordutegia: 11:00 - 13:00 / 18:00 - 20:00

Larunbatetan: 11:00 - 13:00

(igande eta jai egunetan itxita)

Zer
ERAKUSKETA
Noiz
2019/04/08 11:00 - 2019/04/29 20:00
Non
Arkupe kultur etxea
Hitzordua egutegira gehitu
iCal