www.aretxabaleta.eus

Arabako txistulari bandaren emanaldia

 

Araba Txistu Banda 2017an sortu zen. Txistu laukote klasiko hau osatzen duten musikariak arabarrak dira denak. Jose Luis Cantabrana Ochoa murgiarra da zuzendaria eta aurreneko txistua; musikagilea eta txistu irakaslea da. Bigarren txistuan, berriz, Iker Larrauri Delika gasteiztar gaztea aritzen da; goi-mailako txistu ikasketak egiten ari da egun, eta tronpeta-jolea ere bada. Christian Alemany Arteta txistu irakaslea, Laudiokoa bera, silbotean aritzen da. Eta perkusioan, Daniel Compañón Alonso gasteiztarra ariko da.

Eguna:

  • Urriak 28, domeka: 12:30

Non: Zaraia aretoa

 

Norentzat: Guztientzat

Sarrera: doan

Zer
MUSIKA
Noiz
2018/10/28 12:30 - 13:30"
Non
Zaraia aretoa
Hitzordua egutegira gehitu
iCal