www.aretxabaleta.eus

PATATA TROPIKALA: Amona Joxeparen istorioak

SINOPSIA

Jaizkibelgo “Ongi Etorri” baserritik etorri behar da amona Joxepa, ipuina kontatzera. Baina amona ez da agertzen, azti bat baizik… Nor ote da?, magia egiten daki!!!.

Azkenean, amona Joxepa iritsi da eta bere istoriarekin hasten da…

“Lainorik gabeko gau hotza zen. Ordu batzuk lehenago, egun sargoria bukatzean, eguzkia hodeiertzetik joan zenean, bapateko euri zaparradak airea freskatu zuen.

Basoaren erdian aurrera zihoazen Gorrixka eta Buztantxo bidaiari nekaezinak… Bi azeriak larri ibiliko dira eguna argitzean, ehiztari batek jarritako tranpa batengatik. Nola konponduko ote dira tranpatik irteteko?”

Istorio liluragarria amona Joxepak ekartzen diguna; eta era askotako pertsonaiaz osatua: azeriak, txorimaloa, oilarra, behia, igela...

Txotxongiloak, antzerkia, abestiak, bertsoak, magia eta haurren partaidetza baliatuz, denbora konturatu gabe joango zaigu…

Noiz: Abuztuak 30, eguaztena - 18:30

Non: Herriko Plazan

Zer
KALE ANTZERKIA
Noiz
2017/08/30 18:30 - 19:30"
Non
Herriko Plaza
Hitzordua egutegira gehitu
iCal