www.aretxabaleta.eus

Aida: Sydneyko badiatik

 

Giuseppe Verdi italiarraren opera bat da Aida eta mugarik gabeko amodio baten istorio tragikoa da, maila sozialetik at. Radamés, Egiptoko heroi nazionala da eta Aidaz maitemintzen da, Amneris faraoiak duen morroiaren alaba etiopiarraz.

Eszenatokia aproposa da, hotsandiko opera honek merezi duena: Sydneyko portua. Ezaugarri hauetako obrak, sekulako azpiegitura lana du atzean, 700 pertsona baino gehiagok hartzen baitute parte muntaian, dena prest egon dadin lehendabiziko nota entzun aurretik.

Aida opera 1871ko abenduaren 24an estreinatu zen, El Cairon, eta arrakasta itzela lortu zuen. Konpositore honen, garai hartan Europa mailan ospe handiko konpositorea zen obra ezagunenetarako bat da Aida. Eta opera honen arrakastak nazioarteko ospea handitu eta sendotu zuen.

Eguna:

  • Apirilak 6, zapatua: 19:00

Non: Zaraia aretoa

Iraupena: 157 min.

Prezioa: 5€

Zer
OPERA
Noiz
2019/04/06 19:00 - 21:37"
Non
Zaraia aretoa
Hitzordua egutegira gehitu
iCal