www.aretxabaleta.eus

AI GURE JUANETEAK!

Laboaren kantak gaur egungo gizabere baten begiradatik

“Ai Gure Juaneteak!” ikuskari eszeniko hibridoa da.  Hitzak eta musikak osaturikoa. Taula gainean aktore-musikari bat eta bi musikari-aktore. Hitzaren eremua 

Ai gure juaneteak! ikuskari eszeniko hibridoa da, hitzak eta musika uztartzen duena. Tauletan aktore-musikari bat eta bi musikari-aktore. Lanaren testua Mikel Laboaren zenbait kanten berrinterpretazio erabatekoa da. Gaur egungo begiradatik “Hegazki errariak”, “Izarren hautsa”, “Bedeikatua”, Negu hurbila”, “Lili bat”, “O Pello, Pello”, “Haika mutil”, “Baga biga higa”, “Ihes betea”… kantuak izango dira aztergai.

 Gure ondare emozionalaren ezinbesteko zatiak direlako, Patxo Telleriak, lan honen dramaturgoak eta aktoreak, berkodifikatzeko eta berregituratzeko ausardia hartu du. Hitzak eta melodiak ikuspuntu berrietara eramateko ahalegina egingo dute. Bide berrietatik abiatuko dira desegituratze eta desitxuratze erradikalarekin. Artze, Lete, Sarrionandiaren letrak piztuko dira fokopean eta euren melodiak ere ildo garaikidetatik abiatuko dira.

  • Iraupena: 60min
  • Hizkuntza: Euskaraz

Sarrera erosi 

Noiz
2024/10/13 19:00 - 20:00"
Non
ZARAIA ARETOA
Hitzordua egutegira gehitu
iCal