Uretsen bidea

Aretxabaletako lurretan hainbat  iturri mineral daude. Horregatik deitzen zioten garai batean Bainuetxeen Hiria. Iturri berezi horiek mugarritzat hartuta osatzen da ibilbide hau. XIX. mendeko bainuetxeen Aretxabaleta gurutzatzen du xendak. Herrigunetik abiatzen da, Otalorako antzinako bainuetxea zegoen tokitik, eta Areantzako eta Mendiolako elizateetara doa. Udalerriko bainuetxeek izandako jardunaren arrastoak ikus litezke ibilbideko puntuetan; oraindik zutik dirauten Otalorako eta Ibarrako bainuetxeen arrastoetan, bainuetxeok ur sufretsuz hornitzen zituzten iturrietan, eta beste bestelako hainbat mineral zituzten iturrietan.

Uretsen ibilbideari buruzko informazio gehiago hemen.

 uretsak_argazkia.jpg