Zirku tailer batek irekiko ditu Kultura sailak antolatutako ikastaroak

2022/09/30
Urriaren 8an jarriko da abian, eta bi talde osatuko dira: bata, sei eta 13 urte bitarteko haurrentzat, eta, bestea, 14 urtetik gorakoentzat. Komiki eta manga, eta ukendu ikastaroak ere eskainiko dira.

Udal Kultura sailak hiru ikastaro antolatu ditu datozen hilabeteetarako.

1. Zirko tailerra:

Ikastaroa Biribil Zirko Eskolak dinamizatuko du, urriaren 8an hasi eta abendura arte, hilean bi larunbatetan. Bi talde osatuko dira: lehena, sei eta 13 urte bitarteko haurrekin, eta bigarrena, 14 urtetik gorakoekin.
Parte-hartzaileak zirkuaren mundura hurbilduko dira. Sormena, zirku-teknikak eta trebetasunak landuko dira, tailerra ixteko ikuskizun txiki bat sortzeko helburuarekin.

Saioak 10:30etik 11:30era izango dira sei eta 13 urte bitartekoentzat; eta 11:30etik 12:30era, 14 urtetik gorakoentzat. Izen-ematea (doakoa) urriaren 1ean irekiko da Arkupen.

2. Komiki eta manga  ikastaroa:

14 urtetik gorakoei zuzenduta, 30 orduko ikastaro honek manga komiki eta marrazketa teknika ezberdinak jorratuko ditu. Bi-lau orrialdeko komiki bat osatuko da, eta oinarrizko kanon literarioa ezagutuko da.
Iñaki Martiarena, Mattin, ibilbide luzeko marrazkilariak euskaraz zein gaztelaniaz emango du ikastaroa.

Saioak urriaren 19tik abenduaren 14ra bitartean egingo dira, asteazkenetan, 18:00etatik 19:30era. Izen-ematea Arkupen egin beharko da urriaren 1etik aurrera, 85 euro ordainduta.

3. Ukenduak egiteko ikastaroa

Urriaren 20an eta 27an, eta azaroaren 3an, 10ean eta 17an egingo da Arkupen, 19:00etatik aurrera. Gehienez ere hamar lagunentzako tokia dago.
Izen-ematea urriaren 1ean irekiko da kultur etxean.