Zaborraren, estolderiaren eta uraren tasen erreziboak ordaintzeko epea zabalik
2021/08/04
Aretxabaletako udalerriko zergapekoei jakinarazten zaie zaborraren, estolderiaren eta uraren tasen 2021eko bigarren hiruhileko erreziboak ordaintzeko epea, lekuak eta medioak ondokoak direla:
Epea:
- 2021eko abuztuaren 2tik 2021eko urriaren 27ra.
Lekuak eta medioak:
- Helbideratutako erreziboak, baimendutako finantza erakundeetan eta zergapekoak agindutako kontu korrontetik kobratuko dira 2021eko abuztuaren 5ean.
- Helbideratu gabeko erreziboak, ostera, zergapekoak adierazitako zerga-helbideetara bidaliko dira, eta ondoko moduetako batean egingo da ordainketa:
- Udaletxeko bulegoan, astelehenetik ostiralera, goizeko 9:00retatik 15:00etara. Ordainketa egiteko debitu- nahiz kreditu-txartela erabiliko da.
- Finantza Erakunde kolaboratzaileetako bulegoetan, kutxazainetan, banku elektronikoetan edota ordainketa pasabidea dela medio: www.aretxabaleta.eus.
Borondatezko diru-sarrera egiteko epea amaitutakoan premiamenduzko prozedurari ekingo zaio ordaindu gabeko erreziboekin, eta errekarguak, berandutza interesak, eta hala balegokio kostuak gehituko zaizkio hasierako zenbatekoari.