Zabalik dago, Promociones Ortubos S.L., HUHEZI S.Coop eta Aretxabaletako Udalaren arteko hirigintza hitzarmenari, alegazioak aurkezteko epea.

2025/02/14

2024ko abenduaren 18ko osoko bilkuran, hasierako onespena eman zitzaion Promociones Ortubos S.L. sozietatearen, HUHEZI S.Coop eta Aretxabaletako Udalaren arteko hirigintza hitzarmenari, Aretxabaletako A-4a eremuko «d» partzelan unibertsitatearen anpliazioa egin eta lagatzeko. Orain, zabalik dago alegazioak aurkezteko epea.

Ortuboseko, hau da, Tuboseko fabrika zaharraren muga eta hesia mugitzeak Huheziri, Ortubosi eta Udalari eragiten dio eta hitzarmenak hiruen konpromisoa jasotzen du bertan. Unibertsitateko instalazioa handitzen ari dira orain eta obra hori amaitutakoan, A-4a eremuko I.fasea bukatuko da. Hau horrela, Deba ibaiaren ondoko pasealekua, hau da, unibertsitate atzean gelditzen dena, irteerarik gabe geldituko litzateke da. Horrela utziz gero, eremu ez-seguru baten bihurtuko litzateke. Hitzarmen honen bidez, urbanizatutako zatia eta urbanizatu gabekoa banatzen dituen itxitura 6 metro mugitu nahi da, Deba ibaiaren ondoko pasealekuak unibertsitatearen aurrealdearekin lotura mantentzeko. Gastuak HUHEZI Koop-ek ordainduko ditu, eta irabazten den eremuaren erabilera publikoa izango denez, Udala arduratuko da mantenimendua egiteaz III. eta V. faseetako obrak hasi arte.

Akordioa, urtarrilaren 28ko GAOn argitaratu ondoren, jendaurrean jartzen da, otsailaren 25era arte, alegazioak aurkeztu ahal izateko.