XXV. Etxeko patxaran lehiaketa
OINARRIAK:
1.- Aurkeztutako patxaranak norberak egindakoa izan beharko du.
2.- Patxarana kristalezko edo beira gardenezko botilan aurkeztu beharko da.
3.- Botilen originaltasuna kontuan hartuko da.
4.- Parte-hartzaile bakoitzak bi botila aurkeztu ahal izango ditu gehienez.
5.- Urriaren 19a baino lehen aurkezten diren botilak Arkupe kultur etxean jasoko dira, eta lehiaketa egunean bertan aurkezten direnak, Herriko plazan, horretarako jarriko den tokian, 11:00etatik 14:00etara bitartean.
6.- Epaia eman bezain laster jakinaraziko dira irabazleen izenak, eta berehala ekingo zaio sariak banatzeari, Herriko plazan bertan, antolatzaileen postuan.
7.- SARIAK: 1. saria: 100 € + garaikurra 2. saria: 75 € + garaikurra 3. saria: 50 € + garaikurra
8.- Lehiaketa amaitu ostean, aurkeztutako patxaranak jendearen eskura egongo dira dastatzeko; eta dena bukatutakoan, parte hartzaileek botilak jaso ahalko dituzte, beraienak direla ziurtatu ondoren.
9.- Lehiaketan parte hartzen duenak oinarri hauek onartu beharko ditu.
10.- Antolatzaileek oinarriak aldatzeko eskubidea izango dute, nahiz eta aurrez jakinarazi ez.
11.- Epaimahaiaren erabakia aldaezina izango da.
12.- Epaimahaiak lehiaketa irabazlerik gabe uzteko ahalmena izango du.