XXV. Etxeko patxaran lehiaketa

2019/10/07
2019ko urriaren 20an izango da.

OINARRIAK:

1.- Aurkeztutako patxaranak norberak egindakoa izan beharko du.

2.- Patxarana kristalezko edo beira gardenezko botilan aurkeztu beharko da.

3.- Botilen originaltasuna kontuan hartuko da.

4.- Parte-hartzaile bakoitzak bi botila aurkeztu ahal izango ditu gehienez.

5.- Urriaren 19a baino lehen aurkezten diren botilak Arkupe kultur etxean jasoko dira, eta lehiaketa egunean bertan aurkezten direnak, Herriko plazan, horretarako jarriko den tokian, 11:00etatik 14:00etara bitartean.

6.- Epaia eman bezain laster jakinaraziko dira irabazleen izenak, eta berehala ekingo zaio sariak banatzeari, Herriko plazan bertan, antolatzaileen postuan.

7.- SARIAK:   1. saria: 100 € + garaikurra   2. saria: 75 € + garaikurra   3. saria: 50 € + garaikurra

8.- Lehiaketa amaitu ostean, aurkeztutako patxaranak jendearen eskura egongo dira dastatzeko; eta dena bukatutakoan, parte hartzaileek botilak jaso ahalko dituzte, beraienak direla ziurtatu ondoren.

9.- Lehiaketan parte hartzen duenak oinarri hauek onartu beharko ditu.

10.- Antolatzaileek oinarriak aldatzeko eskubidea izango dute, nahiz eta aurrez jakinarazi ez.

11.- Epaimahaiaren erabakia aldaezina izango da.

12.- Epaimahaiak lehiaketa irabazlerik gabe uzteko ahalmena izango du.