XI. Karmele Igartua Sorkuntza Beka martxan dago

2021/11/05
Aurtengo edizioak narrazioaren generoa jorratuko du. Izena emateko epea azaroaren 30era arte egongo da zabalik.

Aretxabaletako Udalak eta Bergarako Idazle Eskolak Karmele Igartua Sorkuntza Bekaren hamaikagarren edizioa deitu dute. Aurten narrazioan oinarrituta egon beharko dira aurkeztutako lanak, eta irabazleak 2.500 euroko saria jasoko du.

16 urtetik gorako edozein pertsonak har dezake parte azaroaren 30era arte izena emateko epea zabalik duen lehiaketa honetan. Lanak 10-15 orrialde arteko luzera izango du.

Oinarriak, hemen.