Urriaren 30era arte zabalik dago gazteei etxebizitzen alokairua ordaintzen laguntzeko dirulaguntzak eskatzeko epea
2022/10/20
Gazteen emantzipazioa errazteko dirulaguntzak jasotzeko eskaerak urriaren 30era arte aurkez daitezke. Laguntzak 18 eta 35 urte bitartekoei zuzenduta daude. Diru-sarreren arabera esleituko dira, eta hileko 100 eta 250 euro arteko dirulaguntza emango da etxebizitzaren alokairua ordaintzeko.
Laguntzak telematikoki eskatu beharko dira. Horretarako, Izenpe edo BakQ –udaletxean eska daiteke– izan beharko dute interesatuek, derrigorrean. Eskaerak www.aretxabaleta.eus atarian/Tramiteak /Dirulaguntzak atalean egingo dira.