Uraren kalitatea neurtzeko piezometroak jarriko ditu Udalak Iralabarri plazan gaurtik aurrera

2021/09/13
Uren analisiak egingo ditu Ondoan enpresak. Lan hauek aurrera eramateko Eusko Jaurlaritzaren dirulaguntza jaso da.

Uraren kalitatea eta presioa neurtzeko erabiltzen diren piezometroak jarriko ditu Udalak Iralabarri plazan. Ondoan enpresa arduratuko da datorren gaur hasiko diren lanak egiteaz. Horretarako, Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen sailetik 10.075 euroko dirulaguntza jaso du Udalak.

Laminados Aretxabaleta lantegia egondako orubean orain dela hamasei urte inguru eraiki zituzten etxebizitzetako plazan, Iralabarrin, hainbat piezometro ipini ziren. Gailu horien berrikusketa egin du orain Udalak, eta jarritako lekuan jada ez daudela frogatu ondoren, horiek berriro instalatzea erabaki du. Guztira, bost metroko sakonera duten lau piezometro ipiniko dituzte. Urteko bi unetan jasoko dituzte laginak: bata, ur gutxi dagoen garaian, uztaila eta urria bitartean; eta bestea, ur askoko hilabetetan, urtarrila eta apirila artean.

Aztertuko dituzten elementuen artean antimonioa, ftalatoak eta PCBa daude, besteak beste. Horiez gain, pH-a, eroankortasuna eta tenperatura ere jasoko dituzte beste neurgailu baten bitartez.

Zortzi lagin izango dira eta emaitzak Eusko Jaurlaritzara bideratuko ditu Ondoan enpresak.

Eusko Jaurlaritzaren ebazpena