Udalekuetako begirale izateko eskaerak
2023/05/11
Kurrikulumak maiatzaren 10tik 17ra arte bidali beharko dira.
Begiraleak behar dira aurtengo udaleku irekietarako. Maiatzaren 10tik 17ra kurrikulumak bidali ahal izango dira ondorengo FORMULATEGIA betez.
Ezinbestekoa izango da:
- 18 urte beteta izatea.
- Erdi mailako heziketa zikloak. Batxilergoa amaituta izatea.
- Delitu sexual ezaren ziurtagiria izatea.
Puntuazioa:
TITULAZIOAK
- Aisialdi begirale titulua: 5 puntu.
- Gizarte hezkuntza, psikologia, pedagogia, magisteritza, Tafyd eta IVEF, gizarte eta kultur animazioa, gizarte integrazioa: 3 puntu ikasketak amaitu badira. 2 puntu ikasketak gauzatzen ari baldin badira.
- Lehen sorospen titulua: 1 puntu.
- Euskararen C1 titulua: 1 puntu.
LAN ESPERIENTZIA:
- Udaleku irekietan urte bakoitzeko: 3 puntu.
- Udaleku itxietan urte bakoitzeko: 2 puntu.
- Gabonetako parkean begirale bezala aritu izatea: 1 puntu.
- Urtean zehar aisialdirako zerbitzuetako langileak (multikirolak, entrenatzaileak, dantza, ludoteka, hizkuntza errefortzuak…): 1,5 puntu.
BESTELAKOAK:
- Atxabaltarrek lehentasuna izango dute.
- Puntuagarria den guztia egiaztatu beharko da.
- Aukeraketa egiterakoan aurreko urteetako balorazioak ere kontuan hartuko dira.