"Udalekuak 2019"rako izena emateko epea zabalik

2019/04/02

Udaleku irekietarako izen emate epea apirilaren 5ean zabalduko da apirilaren 17ra arte. Arkupe Kultur Etxean,  Ibarra kiroldegian edo Aretxabaletako Udalean, gazteria zerbitzuan  jasoko dira diptikoak.  

Aurtengo udalekuek ordutegian aldaketa izango dute. Aretxabaletako Udalak martxoan zehar, udalekuetan parte hartzeko adinean dauden etxe guztietara gutun bat bidali zuen ordutegiaren inguruko kontsulta egiteko. Bi aukera eskaintzen ziren: goizez bakarrik egitea edo goiz eta arratsaldez. Guztira, 90 erantzun jaso ziren eta ordutegi trinkoaren aukera gailendu zen.

Hona hemen informazio zehatzagoa udalekuei buruz:

- Iraupena: uztailaren 1etik 19ra

- Egutegia eta ordutegia: astelehen, astearte, asteazken eta ostiraletan 9:00-13:00

Osteguneta ekintza bereziak egongo dira eta 9:00etatik 17:00ak arte izango da ordutegia.

4 urtekoak, udalekuetako txikienek aurreko urteetako ordutegi berdina izango dute: 10:00etatik-12:30etara

Prezioa: 75€